XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AMA - Ez da abantail ttipia!....
PARISTARRA - Ofizio bat baino bi ikastea hobe zela, betitik pentsatu izan dut....
AMA - Ni zure alde hortan....
PARISTARRA - Oto-zaingoan ere ari izana naiz....
AMA - Izan zirea oto baten jabe ere?....
PARISTARRA - Ba... Egun hautan saldua dut azkena eta berri ederragoko bat manatua dut.
AMA - Sekulan hemen sartzen bazira, ibilko gira, mutila otoan eta nausia oinez....
PARISTARRA - Ba, berdin dirua esku artean izanki-eta, kurri-araztea hobe zela, pentsatu dut....
AMA - Ez da gaizki pentsatua... Ho! gizon hek hobe ditut mugi-araztea!....
Bertzenaz zuri hemen denbora galaraziko dautzugu... Banoha hetaraino!... Zuk, Dominika, segi-atzu hemengo lanak! (
PARISTARRA - (
- Dominika, ez dut nehun zu bezain andere charmantarik aurkhitu!.
PARISTARRA - Nahi duzia, esku-kolpe bat?... Lagunduko zaitut....
DOMINIKA - Ez, ez, milesker!... Ez dut laguntza beharrik!.
PARISTARRA - Dominika, nik otoa ukaitean, gaitzeko piaiak eginen ditugu biek buruz-buru.
DOMINIKA - Ez dut otoan ibiltzea maite!.